XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.13.- MOMENTU ZINETIKOA ETA BULTZADA ANGELUARRA.

Translazioan egiten genuen bezala, hemen ere momentu linealaren eta bultzada mekanikoaren baliokideak diren magnitudeak defini ditzakegu errotaziorako.

1.- Momentu zinetikoa (): Bira egiten duen gorputz baten higidura-kantitatea da: -ren baliokidea da.

Magnitude bektoriala da, norabidea eta norantza w-renak izanik.

2.- Bultzada angeluarra: Indar-momentuaren eta denboraren arteko biderkadura da: M.t.

Bere norabidea eta norantza M-renak dira.

Errotazio-dinamikaren oinarrizko ekuazioa hartuz: .

Gorputza pausagunetik abiatzen dela suposatuz, zera izango dugu: goikoan ordezkatuz: .

Beraz, translazioaren magnitudeekin gertatzen den bezala, errotazioan ere, bultzada angeluarra eta momentu zinetikoa berdinak dira.

Era berean P-rekin egin zen bezala, sistema isolatuentzat momentu zinetikoaren kontserbazioa ere planteia daiteke; hau da, printzipio hau kanpoko indarren momentua nulua denean beteko da: hasierakoa / bukaerakoa.

Coriolis, Gaspard de (Paris 1792-Paris 1943).

1835. urtean, biraka ari den azalera aztertzen hasi zen.

Lurra ere biraka ari da eta 24 ordutan bira osoa osatzen du.

Baina ekuatoreko puntu batek eta Euskal Herriko puntu batek ez dute abiadura tangentzial berdina.

Ekuatorekoak handiagoa du.

Horregatik haizea ekuatoretik Iparraldera datorrenean abiadurari eutsi eta azkarrago dator Ekialdera. Airea eta ura Ekialdera bultzatzen dituen indarrak dira hain zuzen Coriolis-en indar izenekoak.

Energia zinetikoa eta lanaren definizio modernoa, Coriolis-ek eman zuen lehendabizi.

Energia zinetikoa, masa bider abiadura ber bi zati bi da, eta lana berriz, indarra bider erresistentzia gaindituz egindako distantzia.